Bakterioen hazkuntza: ariketa


Ariketaren zenbakia: 32421218   Erakutsi beste ariketa bat
Beste ariketa bat erakusteko, sartu hurrengo kutxatilan ariketaren erreferentzia:
 
Zortzi digitudun zenbakia sartu behar da (nortasun agiriaren zenbakia adibidez).

1. ariketa Mikroorganismoen kultibo bat egin da. Orduro laginak jaso eta kultiboan daude mikroorganismoen kontzentrazioa aztertu da mikroskopiaren bidez. Taula agertzen diren datuak kontaketen emaitzak dira:
t       N (zelula/ml)	

0	555       
0.25	542       
0.5	534       
0.75	550       
1	552       
1.25	536       
1.5	539       
1.75	554       
2	545       
2.25	533       
2.5	546       
2.75	554       
3	538       
3.25	538       
3.5	527       
3.75	600       
4	689       
4.25	733       
4.5	793       
4.75	923       
5	1026       
t       N (zelula/ml)

5.25	1079       
5.5	1213       
5.75	1405       
6	1510       
6.25	1614       
6.5	1867       
6.75	2106       
7	2218       
7.25	2452       
7.5	2856       
7.75	3112       
8	3294       
8.25	3769       
8.5	4312       
8.75	4571       
9	5286       
9.25	5060       
9.5	4971       
9.75	5229       
10	5226       
10.25	4969       
t       N (zelula/ml)

10.5	5063       
10.75	5287       
11	5113       
11.25	4951       
11.5	5183       
11.75	5262       
12	5002       
12.25	5016       
12.5	5271       
12.75	4548       
13	3836       
13.25	3501       
13.5	3174       
13.75	2669       
14	2319       
14.25	2149       
14.5	1883       
14.75	1578       
15	1420       
Hazkuntza-kurba irudikatu eta definitu kurbako fase desberdinak. Kalkulatu fase esponentzialean honako parametroak:
- generazio denbora (g)
2. ariketa

Gozogile batek pastel batetan Staphylococcus aureus-en 544 zelula inokulatu ditu. Pastela ez da baldintza egokietan mantentzen, eta mikroorganismoak ugaldu egiten dira beraien generazio denbora 1.7 ordutakoa izanik. Zenbat zelula egongo dira pastelean 11 ordu beranduago?

Gozogile berdinak, beste pastel bat kutsatzen du 544 zelulakin, baina kasu honetan mikroorganismoek 2 ordu irauten duen atzerapen fasea jasaten du. Zenbat zelula egongo dira pastelean 11 ordu beranduago?

Hirugarren pastel bat prestatzean ere 544 zelulakin kutsatzen da, baina kasu honetan, lehen 2.75 ordutan pastela hozkailuan mantentzen da. Ondoren pastela kontsumitzaile bati erakusteko asmoz hozkailutik atera egiten da eta mostradorean utzi ahaztuta 2.75 orduz. Gozogileak, bat-batean pastela ikusi eta berriz hozkailuan sartzen du, eta 3 orduz han geratzen da. Azkenik, pastela hozkailutik atera eta bezero bati saltzen zaio. Bezeroak ingurugiro tenperaturan mantentzen du pastela bazkariaren ondoren jan arte (2.5 ordu). Zenbat Staphylococcus aureus-en zelula irentsi ditu kontsumitzaileak 2 ordutako atzerapen fasea gertatu bada?

Konparatu aurreko hiru baldintzatan lortutako emaitzak (zelula kopurua pastelean).


Instrukzioak

Ikasleak ariketaren orria inprimatu, ebatzi eta irakasleari eman behar dio klasean esandako data baino lehen. Lehen problema ebazteko, grafikoa paper kuadrikulatuan marraztu behar da. Gauza bera kalkuluei eta emaitzei dagokienez. Irakasleak, problemak ebazteko jarraitu den prozedura ezagutu nahi du, eta beraz, emaitzetan erabilitako formulak eta formula horietako aldagaien balioak errez identifikatu nahi ditu ikasleak aurkezten duen txostenean.

Hazkuntza-kurbaren zinetika aztertzeko gomendatzen da hazkuntza-abiaduraren konstante espezifikoa (k) dokumentu honen amaieran deskribatzen diren formulak erabiliz.