Kolonien zenbatzea


Kutsadura maila altua duen ur-laginetik abiatuz diluzio segida prestatu da eta PCA, BP eta Sabouraud agarra duten Kutxatilak inokulatu dira (100 µl/ kutxatila hedaduraz). Ondoren, kutxatilak berogailuan inkubatu dira medioarentzako egokia den tenperaturan eta denbora tartean. beherago kutxatilen argazkiak ikus daitezke.

Laginaren kutsadura maila ezagutzeko dagozkion zenbatzeak eta kalkuluak egin beharko dira. Inprimatu orri hau edo esan irakasleari beherago agertzen den ariketaren zenbakia, egin kalkuluak (ondo adierazi erabilitako prozedura) eta entregatu irakasleari egindako kalkuluak jarritako epemuga baino lehen.

Oharra: orri hau zabaltzen den bakoitzean ariketa berri bat sortzen da.


Ariketaren zenbakia: 45238145   Beste ariketa bat aurkeztu
Ariketa desberdin bat aurkezteko idatzi behean ariketaren erreferentzia:
 
Idatzi behar da 8 digitudun zenbakia (adibidez, ikaslearen nortasun agiriaren zenbakia). Zerbitzu honek irudi berri bat sortzen du eskaera bakoitzean. nahiz eta kolonien kokapean desberdina izan kutxatilan eskaera bakoitzean, beraien kopurua berdina izango da ariketa jakinarentzat.

Hazkuntza-medioa: PCA (Plate Counting Agar)
Tenperatura eta inkubaldia: : 37°C, 48 h
Diluzioak: ikusi irudia

Hazkuntza-medioa: Baird-Parker Agar
Tenperatura eta inkubaldia: : 37°C, 48 h
Diluzioak: ikusi irudia

Hazkuntza-medioa: Sabouraud Dextrose Agar
Tenperatura eta inkubaldia: : 30°C, 72 h
Diluzioak: ikusi irudia